Bloga

Ekonomia Zirkularraren Espainiako Estrategia onartzeko prest dago.

6 Abe, 2018 | Beste batzuk, Ekonomia zirkularra | 0 comments

Europar Batasuneko araudiaren arabera, 2035erako, batasuneko herrialdeek sortutako hondakinen %10a bakarrik eraman ahalko da hondakindegira. Araudi berrietara moldatzeko beharrak, produkzio eta kontsumo estrategia berriak hartzera eraman ditu estatu kideak, hondakinen sorrera eta emisio kutsakorrak murrizteko asmoz. Horren adibide da Ekonomia Zirkularraren Espainiako Estrategia.

Javier Chacon, Trantsizio Ekologikorako Ministerioko (MITECO) Biodibertsitate eta Ingurumen Kalitatearen zuzendari orokorrak igarri du Ekonomia Zirkularraren Espainiako Estrategia onartzeko zorian dagoela.

Ekonomia Zirkularraren Espainiako Estrategia.

Ekonomia Zirkularraren Espaikiako Estrategiak Europako estrategiaren oinarri berak barneratzen ditu baina Espainiako ekoizpen sektoreen berezitasunak izango ditu kontutan. Ekimen hau, Nekazaritza, Arrantza eta Eikadura Minsterioak, Trantsizio ekologikorako Ministerioak eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak diseinatu dute beste departamentu eta administrazio batzuekin batera.

Mota honetako estrategia gehienetan bezela, Ekonomia Zirkularraren Espainiako Estrategiaren aplikazioa gauzatzeko “Ekintza Plan” bat garatu da, zeinak 70 ekimen biltzen dituen hurrengo bost sektoreetara bideratuta:

  • Eraikuntza.
  • Agro-elikadura.
  • Industria.
  • Kontsumorako ondasunak.
  • Turismoa.

 

Ekimenerako ardatz nagusiak hurrengoak dira:

  • Produkzioa eta diseinua.
  • Kontsumoa.
  • Bigarren bizitzako lehengaien merkatua.
  • Uraren berrerabilpena.
  • Ikerkuntza, berrikuntza eta lehiakortasuna.
  • Sentsibilizazioa eta parte-hartzea.
  • Enplegua eta formakuntza.

 

“Ekintza Plan” honetaz gain, estrategiak apustu argia egiten du erosketa publiko berdearen alce, produkzio prozesuaren berrikuntza teknologikoaren alde, Kudeaketa eta Ingurumen-auditoretzarako Europako Sistemaren (EMAS) alde, eta Europako etiketa ekologikoaren alde. Gainera, berebiziko garrantzia ematen dio “ekodiseinuari”.

Ekonomia Zirkularraren Estrategia Autonomi Erkidegoetan.

Estrategia mota hauen ezarpena optimizatze eta errazte aldera, Espainiako zenbait autonomi erkidegok estrategia propioak garatzeko erabakia hartu dute, haien produkzio eta kontsumo ezaugarrietara egokituta. Kataluinia, Euskadi eta Gaztela eta Leon horren adibide dira.

 

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude