Tradizionalki, hondakin kudeatzaileei jada erabiltzen ez diren kable hondakinetatik, metalak baino ez zitzaien interesatzen. Hondakin mota honen bolumena handitzeak eta zabortegira eramateko kostua handitzeak, bestelako irtenbideak bilatzera behartu dute sektorea.
Proiektuaren helburua.
Proiektuaren helburua, kable elektrikoetatik kobrea berreskuratzeko prozesuan hondakin gisa lor daitezkeen frakzio plastikoetarako – batez ere kalitate handiko PVC-rako– aplikazio industrialak bilatzea izan zen.
Lortutako materialen mugak.
Lortutako plastikoak kalitatezkoak izan arren, kudeaketa-instalazioetan jasotako kable-hondakinen heterogeneotasuna dela eta, oso nahastuta aurkitzen dira. Honek industriarako erabilerak mugatzen ditu eta frakzio plastiko hauentzako bestelako aplikazioak bilatzera behartzen du.
0 Comments